Bizkaiko XIII. jauna, Haro-ko Joan Diaz II.a Begibakarra
Haroko Joan Diaz Begibakarra Bizkaiko XIII. jauna izan zen (1322 - 1326). Bizkaiko X. eta XII. andrea Maria Diaz I.aren semea. Lepoa moztu zioten (Agonzillo, 1334).
Bermeoko gobernadore izan zen 1313. urtetik aurrera, eta Alfontso XI.aren tutore 1320an. Gaztelako erret-alferez eta Bizkaiko jaun izendatu zuten 1322an, bere amaren menpe beti ere. Portugalgo Isabelekin ezkondu eta hauen alaba Maria Lopez Bizkaiko XIV. anderea izango zen. Aragoiko Pedro infantearen alaba Blankarekin ezkontzeko asmoa azaldu zuen (1326); baina, Joan Diazek lor zezakeen boterearen beldur, Alfontso XI.a Gaztelako erregeak hil zezaten agindu zuen. Errioxako Agonzillon lepoa moztu zioten.
Iturria: Elhuyar/ Auņamendi