<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Donibane-Garazi   

 

Donibane-Garazi Nafarroa Behereko lurretan dago eta probintzi horren hiriburua da. Akitaniako dukearen menpe egon zen, Nafarroako erresumaren lurralde bilakatu zen arte (1191). Bertako gazteluan finkatu ziren erregearen ordezkariak, eta horren inguruan sortu zen hiri berria XIII. mendean. Nafarroako Teobaldo I.ak eman zion Donibane-Garaziri Baionako forua lehen aldiz (1215). Foruak merkataritzarako eskubidez hornitu zuen Donibane eta ordainean, biztanleek harresiak eraiki zituzten. Geroago ere Donibaneko forua berretsi zuten Nafarroako erregeek: Felipe Evreuxkoak (1329), Karlos II.ak (1355 eta 1367). Mendebaleko Zisma garaian (1383 - 1417), Avignongo aita santuarekin bat zetorren Baionako apezpikutzaren egoitza izan zen; Erromako aita santuaren aldekoena Baiona izan zen (1383 - 1417).

1512 eta 1530 bitartean Gaztelako Fernando II.a Inkisizioakoak Nafarroa Garaia bereganatua ondoren Donibane Garazi setiatu eta menperatu egin zuen; baina 1530ean, haren semea Karlos I.ak Nafarroako Enrike II.a erregearen esku utzi behar izan zuen. Erlijio-gerra garaian katolikoen esku zegoen, baina 1569an kalbinistak konkistatu egin zuten, bertako Santa Eulalia eliza erre, apaizak hil eta "Zubiko Gure Ama" abere-korta bihurtu zuten. XVII - XVIII. mendeetan hiria hedatu eta berritu egin zen; harresietatik kanpora zabaldu zen hiria, gotorlekua handitu eta berritu... Berrikuntza horiei esker Napoleonen garaiko gerran garaztarrek Wellington dukea eta Espoz -Mina jeneralen erasoei aurre egin ahal izan zien (1814).

Iraultza frantsesan "Nive Franche" izena eman zitzaion Donibane Garaziri; Iraultza ondoren, aurreko garaietako garrantzia galdu zuen; hiria, Nafarroa Behereko hiri garrantzitsuena izaten segitu arren.

Iturria: Elhuyar/ Lur

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)