<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

1830eko Santzio Prakmatikoa

Espainiako Felipe V.aren 1713ko ondorengotza-legeak tronua ukatu zien emakumezkoei. Karlos IV.aren erregealdian, indarrean zegoen 1713ko Santzio Prakmatikoa indargabetu eta 1789ko Santzio Pragmatikoa onartu zen, baina ez zen argitaratu. 1830eko martxoaren 29an Fernando VII.ak indarrean jarri zuen, jaiotzear zen haurra mutila ala neska izan errege-erregina izendatu ahal izateko bere anaia Karlosen Mariaren aurretik. Urriaren 10ean Isabel II.a alaba jaio eta ondorengo izendatu zuten. Ordurako hasita zegoen Lehen Gerra Karlista.

Iturria: >Harluxet; >PB: