<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
1713ko Santzio Pragmatikoa
Karlos VI.a Enperadoreak 1713ko apirilaren 19an Santzio Pragmatikoa promulgatu zuen lege moduan: Erregeak jarauntsitako herrialde eta erresuma guztien zatiezintasuna ezarri zuen eta, halaber, tronurako ondorengotza ondorengo zuzenarentzat eta premutasun-ordenaz arautu zuen, premua gizonezko zein emakumezko izan. Ondorioz, Maria Teresa bere alabak jarauntsi zituen bere jabetzako guztiak. Ondorengotza gerra piztu zen (1740 - 1748).
Iturria: Elhuyar