Galizia

Penintsula Iberikoaren ipar-mendebaldeko lurraldea. Zeltak izan ziren bertan finkatu ziren lehenak (K.a. VI. m.), erromatarrak iritsi arte (K.a. 137). 585ean bisigodoek beren esku hartu zuten, eta ondoren, arabiarrek menperatu zuten asturiarrek bidali zituzten arte (VIII. m.). Santiago apostoluaren hilobia aurkitu omen zutenean (813), Donejakue Europako Erdi Aroko beilatokirik garrantzitsuen bilakatu zen. Galizia independente izan zen, Gaztelako Alfontso VI.ak bere erresumarekin bat egin arte (1071); hil zenean bi konderritan banatu zuten: Portugal eta Galizia. 1936an autonomi estatutua onartu zen, baina Espainiako Gerra Zibila hasi zen. 1980an autonomi estatutua lortu zuen eta 1981ean Galiziako Xunta edo gobernua eratu zen. Manuel Fraga da lau legealditan lehendakari (1990; 1993; 1997; 2001)

Iturria: Harluxet