Fraga Iribarne, Manuel
Manuel Fraga Iribarne Villalba-n jaio zen 1922an. Politikari espainola. Francoren diktadura-aldian informazio- eta turismo-ministro izan zen (1962 - 1969) eta Franco hil ondorengo lehen gobernuan gobernazio-ministroa (1975-76). 1976ko martxoaren 3an, bera gobernazio-ministroa zela eta Gasteizko langileek greban zeudenean, Espainiako poliziak bost langile hil zituen eliza atari batean. Alianza Popular alderdia sortu eta bertako idazkari nagusia (1977) eta lehendakaria izan da (1979). Europako Parlamentuko diputatu (1987) eta Galiziako Xuntako lehendakari hautatu zuten (1990; 1993; 1997).
Iturria: Harluxet