Alfontso VI. Leon eta Gaztelakoa
Alfontso VI.a 1040an jaio eta 1109an Toledon hil zen. Galizia, Leon (1065 - 1109) eta Gaztelako (1072 - 1109) erregea. Fernando I.aren bigarren semea eta Nafarroako Antso III.a Nagusiaren biloba. Konstantza Borgoniakoarekin ezkondu zen.
Bere anaia Antso II.a Gaztelakoak erresuma kendu zion (1072) eta Toledoko erresuma musulmanera atzerriratu zen. Antso II.a hildakoan, Gaztela, Leon, Portugal eta Galiziako errege izendatu zuten. 1076an, Nafarroako Antso IV.a Peņalengoa hil zutela aprobetxatuz Errioxan, Bizkaian eta Gipuzkoan sartu zen eta Aragoiko Antso V. Ramirez-ekin banandu zuen Nafarroako erreinua. 1085ean Toledo hartu zuen, baina almoravideek Sagrajs-en (1086) eta Ucles-en (1108) garaitu zuten. Bere erregealdian Bizkaiko II. jauna Lope Iņigez menpekoa izan zuen eta garai hartan bizi izan zen Rodrigo Diaz de Vivar "El Cid" goitizeneko zalduna.
Loturak: Gilermo VIII; Orbita Bela Aznarez;
Iturria: Elhuyar