Larraņaga Txurruka, Jesus
Jesus Larraņaga Urretxun jaio zen ez dakigu noiz eta Madrilen hil zuten 1941ean. Euzko Gaztedi (EGI) eta ELAko kidea izan zen. Primo de Riveraren diktaduraren kontrako ekintzetan parte hartzeagatik Frantziara ihes egin behar izan zuen (1926). Itzuli ondoren, UGTko metal-alorreko sindikatuan lan egin zuen eta PCEn sartu eta zuzendaritzara iritsi zen. Espainiako Gerra Zibilean preso hartu zuten, baina ihes egin zuen Frantziara eta ondoren Amerikara. 1941ean alderdiak Lisboara bidali zuen; han atxilotu egin zuten, eta Espainiako poliziaren esku utzi. Epaitu eta fusilatu egin zuten.
Iturria: Harluxet