Rubial Cavia, Ramon
Ramon Rubial Erandion jaio zen 1906an. PSOEko lehendakaria 1976az geroztik. 1920an UGTn eta 1922an PSOEn sartu zen. 1934an Asturiasko Urriko iraultza piztu zenean, iraultzaren alde Erandion izandako altxamenduan parte hartu zuen; preso hartu zuten. Espainiako Gerra Zibilean, milizia sozialistaren kidea izan zen eta nazionalak Bilbon sartu zirenean (1937) preso hartu zuten berriro.
Kartzelan egon zen 1956 arte. Geroztik PSOEren jarduera klandestinoan parte hartu zuen eta Franco hil ondoren, PSOEko lehendakari izendatu zuten (1976); Bizkaiko senadore (1977, 1982, 1989, 1993) eta Senatuko lehendakariorde ere izan zen. Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan zen (1978-79).
I: Harluxet