Largo Caballero, Francisco
Frantzisko Largo Caballero Madrilen jaio zen 1869an eta Parisen hil 1946an. UGT (1918 - 1938) eta PSOEko (1932 - 1935) lehendakaria izan zen. Primo de Riverarekin estatu-kontseilari, Azaņarekin lan-ministro (1931 - 1933) eta Espainiako Gerra Zibilean gobernu errepublikarreko lehendakaria izan zen (1936-37). Frantzian erbesteratuta zegoela piztu zen Bigarren Mundu Gerra eta naziek atxilotu ondoren kontzentrazio esparruan eduki zuten (1942 - 1945).
Loturak: >Negrin Joan; >Irujo, Manuel;
I: Harluxet