Jauregi Atondo, Ramon
Ramon Jauregui Donostian jaio zen 1948an. PSOE eta UGTko kidea da 1973az geroztik. Gipuzkoako UGTko idazkari nagusia izan da (1977-78). Donostiako alkateordea (1979), Eusko Legebiltzarreko diputatua (1980), Euskadiko UGTko idazkari nagusia (1980) eta Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria izan da (1983-87). PSOEko Batzorde Exekutiboko kidea da. Demokrazia garaiko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea (1987-90 eta 1991-94), PSE-EE alderdiko idazkari nagusia (1993-97) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan, Justizia eta Gizarte-Segurantzako sailburua (1995-97) izan da.
Iturria: Harluxet