<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Trebiņoko konderria   

 

Trebiņo izan zen Nafarroako erresumaren lehenengoetako hiri harresitua Araban. Berriki azaldutako gazteluaren aztarnek erakusten dute 1161ean, Antso VI. Jakitunaren garaian, hiri bat bazela inguru horietan. Horrez gain, La Puebla de Labarka eta Labrazako foruetan, 1181ean, aipatzen da Trebiņo. Jaurerria, berriz, XII. mendean sortu zen. 1283an, Martin V.a aita santuak, Trebiņoko biztanleak eskumikatu egin zituen, Antso IV.ari beronen aita Alfontso X.a Gaztelakoaren aurka laguntzeagatik. 1288an, Diego Lopez de Haro jauna hil zenean, Trebiņo Gaztelako erregearen menpe gelditu zen. Joan II.ak, Trebiņo, ordura arte jaurerri baino ez zena konderri bihurtu zen. XV. mendean Arabatik bereizi egin zen eta 1833an konderria Burgosen menpe gelditu zen, populazioaren gehiengoak Araban geratzeko borondatea agertu bazuen ere.

1940an Argantzungo udalak eta Trebiņokoak Araban sartzearen aldeko erabakia hartu zuten. Konderriko ia familia-buru guztiek aldeko idazki bat sinatu eta Burgosko Diputaziora bidali zuten; honek espedientea Madrilera bidali zuen, baina ez zen erantzunik izan. 1958an Elizak, Sede Santuaren eta Espainiako gobernuaren artean 1953an sinatutako konkordatuaren arabera, Trebiņo Araban sartzea eskatu zuen. Espedientea zabaldu eta Trebiņoko ia kontzeju guztiek horren aldeko botoa eman zuten. Arabako Diputazioak ere eskaeraren aldeko erabakia hartu zuen, baina Burgoskoa aurka agertu zen. Berriro ere, espedientea Madrilen erantzunik gabe gelditu zen. 1980an, frankismoaren ondoko lehen udal-hauteskundeen ondoren Trebiņo eta Argantzungo udalek beste saio bat egin zuten, baina emaitzarik ez zuten lortu. 1983an onartutako Gaztela eta Leongo autonomi estatutuak, trebinoarren borondatearen gainetik, lege-oztopo asko ezartzen ditu Trebiņo Burgostik atera ahal izateko.

Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak Gaztela eta Leongo estatutuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten Euskal Autonomi Elkartearen estatutuaren aurka zihoala argudiatuz, baina 1986an Auzitegi Konstituzionalak helegitea atzera bota zuen. "Trebiņo Araba da" leloa herri-eskakizuna bihurtu da eta Arabako alderdi politiko guztiak alde badaude ere, Burgosko eta Gaztela eta Leongo agintariek muzin egin diote behin eta berriro.

Iturria: Elhuyar

fueros de Lapuebla y Labraza (1.181) -en los que se ya se habla de Trebiņo como villa

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)