Antso IV.a Bipila Gaztelakoa
Antso IV.a Bipila 1258an jaio zen eta Toledon hil zen 1295ean. Gaztelako erregea (1284 - 1295). Alfontso X.a Jakitunaren bigarren semea. Bere anaia Fernando de la Cerda hil zenean, tronurako oinordeko izendatu zuten (1275), bere ilobaren, De la Cerda infantearen, kaltetan. Maria de Molinarekin ezkondu zen, bere aitaren aurka altxatu zen eta hura hil zenean errege izendatu zuten (1282). Infantearen aurkako borrokek Frantzia eta Aragoiren aurkako gerra eta aliantzetan eragina izan zuten. 1292an musulmanei Tarifa irabazi zien.
Loturak: Haroko Lope Diaz III.a; >Enrike Gaztelako Infante;
Iturria: Elhuyar