Bizkaiko IX. jauna, Haro-ko Diego Lopez IV.a

 Haroko Diego Lopez IV.a Bizkaiko IX. jauna izan zen (1288 - 1289). Bizkaiko VIII. jauna Lope Diaz II.aren semea.

Gaztela eta Leongo Antso IV.ak bere aita hil zuen (1289), eta haren heriotza mendekatu nahian, Aragoiko erregearekin bat egin zuen Gaztelako koroaren kontra (1288). Ondorengorik gabe hil zen; hortaz, osaba Diego Lopez V.a eta arreba Maria Diaz I.a jaurerria bereganatzen saiatu ziren. Diego eta Maria elkarren kontra borrokan aritu ziren etenik gabe.

Loturak: >Trebiņoko konderria;

Iturria: Elhuyar