<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Erreforma

Europan, Eliza protestanteak sortu zuen mugimendu erlijiosoa (XVI. mendea). Hasieran Luther-en lana izan bazen ere, Zwingli eta Bucer-en bidez Alemaniatik kanpora hedatu zen Erreforma. Herri frankofonoetan Kalbin izan zen aldaketa erlijioso horren burua. Honen eraginez, Suitzan eta Frantzian protestantismo berri bat zabaldu zen- Mugimendu hau Bohemia, Polonia, Hungaria eta Britainiar uharteetara iritsi zen (erreforma anglikanoa). Horren ondorioz, protestantismoaren barruan hiru talde desberdindu ziren: luteranismoa, kalbinismoa eta anglikanismoa).

Loturak: Trentoko kontzilioa

Iturria: Harluxet