Kalbin, Joan
Joan Kalbin Noyon-en jaio zen 1509an eta Genevan hil 1564an. Luteroren ideia erreformatzailen aldeko eta Kalbinismoaren sortzailea izan zen (1533). Paristik irten egin behar izan zuen, Strasburgo eta Basilean bizi izan zen eta Genevan finkatu zen (1541). Genevako hiria eredu bilakatu nahi zuen eta diziplina gogorra ezarri zuen. Kristau erlijioaren irakasbidea, 1536an idatzitako "Kristau Erlijioaren Instituzioa" lana Jainkoaren ahalguztiduntasunaren baiezpen handia izan zen eta predestinazioari buruzko irakaspena azaldu zuen: Jainkoak betidanik hautaturiko batzuei bakarrik ematen die betiko salbamenerako grazia. Loturak: >katolizismoa, >Servet, Migel; Iturria: Harluxet |