<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Trentoko kontzilioa

Eliza katolikoaren XIX. sinodo orokorra edo kontzilioa, Trenton egina (1545 - 1563). Paulo III.ak deitu zuen eta Pio IV.ak eman zion amaiera. Erreforma protestanteak zalantzan ipini edo ukaturiko irakaspenen kontua argitzen ahalegin handia egin zuen. Eliza katolikoaren Kontrarreformarako irizpide garrantzizkoak eman zituen. Aparteko eragina izan zuen Mendebaldeko Elizan ondorengo mendeetan.

Trentoko Kontzilioaren ondoko Erreforma katolikoak herri-hizkuntzen eliz erabilpena, katekesi lanetarako bederen, onartu zuen. Diozesiek bezalatsu Ordena Erlijiosoak ere, frantziskotarrek, josulagunek edo karmeldarrek adibidez, sermoi garaian hizkuntz hautapena egin behar izaten zuten. Herri eta aldartearen arabera erdaraz, baina baita euskaraz ere.

Lotura: >Euskararen historia;

Iturria: Harluxet