<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Asturiasko Iraultza Sozialista

Asturiasko mehatzetan, Ezkerreko alderdiek (sozialistak (PSOE) eta komunistak (PCE) batez ere, baina baita ere anarkistak (CNT)) indar handia hartu zuten mende hasieran. Espainiako Bigarren Errepublikan 1934ko hauteskundeak irabazi eta gero, CEDA-ren eskutik, eskuinak Errepublikako gobernuan sartzea lortu eta "Urriko Iraultza" piztu zen Espainian.

Asturiasen, ordea, bestelako joera hartu zuen altxamenduak. Asturiasko Errepublika Langile eta Laboraria aldarrikatu eta "Gudaroste Gorria" eratu zen. Erantzuna berehalakoa izan zen. Iraultza hura itotzearren, Errepublikako gobernuak armada eta legioa bidali zituen bertara, Franco jenerala buru zutela. Urriaren 10ean Oviedo hartu zuten.

Loturak: >Carrillo, Santiago;

Iturria: Lur