<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
PCE
Euskaraz, Espainiako Alderdi Komunista. Gaztelaniaz, Partido Comunista de Espaņa. Espainiako alderdi politikoa. PSOE alderdiaren zatiketa baten ondorioz sortu zen (1921). 1936ko hauteskundeetan Herri-Frontea defendatu eta arrakasta handia lortu zuten. Espainiako Gerra Zibilean, gobernuan sartu ziren komunistak eta protagonismo handia izan zuten. 1960tik aurrera eurokomunismoaren bidetik jo zuen, Dolores Ibarruri eta Santiago Carrillo-ren eskutik; zatiketak sortu zituen erabaki honek. 1977an legeztatu zuten alderdia, 1978an leninista izateari utzi zion ofizialki eta, gorabehera askoren ondoren, IU ezkerreko koalizioa bultzatu zuen 1986an. PCEren Hego Euskal Herriko adarra Euskadiko Partidu Komunista (EPK) izan zen eta IUkoa EB-IU.
Loturak: >Alderdi Komunistaren Manifestua; Monzon Reparaz, Jesus; Ormazabal Tife, Ramon;
I: Harluxet