<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Aliantza Saindua
Errusia (Alejandro I.a), Austria (Frantzisko I.a) eta Prusiaren (Federiko Gilermo III.a) arteko ituna (Paris, 1815-IX-26), Vienako kongresua amaitu eta hiru hilabetetara. Kristautasuna eta monarkia absolutista babestea zuen helburu. Urte berean Britainia Handia aurreko hiru estatuekin elkartu eta Aliantza Laukoitza (1815) sortu zen. Herri matxinada asko suntsitu ziren Aliantza Sainduaren izenean. Espainian, San Luisen ehun mila seme izeneko osteek lagundu zuten berrezarkuntza absolutista ezartzen eta Fernando VII.a agintean jartzen.
Loturak: >Frantziako berrezarkuntza; >Laibach-eko kongresua;