<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Aliantza Santurako Ituna
eta Aliantza Laukoitza
Europako lau probintzi handik (Austria, Errusia, Ingalaterra eta Prusia) Vienan bildu ziren kongresuan; bertan, Europarako mapa berria diseinatu zuten beren interesaren arabera,1814an. Bi printzipio nagusitan jarri ziren ados: legitimitate dinastikoan eta, batez ere, potentzia handien arteko oreka mantentzean. Hortaz, eta Prusia lehen mailako potentzia bilaka ez zedin, Ingalaterrak Austriaren menpe zeuden 39 estatutan banatuta mantendu zuen Alemania.
Vienako Kongresuak Europako mapa diseinatu zuen, nazioen izaera kontuan hartu gabe. 1815eko azaroaren 20an sinatuko zen azken akta; batetik Austria, Prusia eta Errusiak sinatu zuten Aliantza Santurako Ituna; eta bestetik, aurreko hiru indar horiek Ingalaterrarekin sinatu zuten Aliantza Laukoitza. Itun horien bitartez, Iraultza frantsesaren ahalegin guztiak kontrolatzeko asmoa adierazi zuten. Napoleonek eraikitako Inperio Handia desegin ondoren, lortutako oreka berria arriskuan ez jartzea sinatu zuten. 1848ko Europako nazioen Iraultzek, ordea, hankaz gora jarri zuten Vienan hitzartutakoa.
Iturria: Gaiak