<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Albret errege dinastia

 Gaskoniako Albret edo Labrit bizkonderrian sortutako Nafarroako errege-dinastia izan zen, XVI - XVII. mende artean. Joan III.a Albretekoa Nafarroako Katalinarekin ezkondu (Leskar, 1486) eta orduan sartu zen dinastia hori Nafarroako agintean. Enrike II.a Nafarroako errege titularra (1517 - 1530) eta Nafarroa behereko errege erbesteratua (1530 - 1555) eta Joana III.a Albretekoa Nafarroako erregina izan ziren aipagarrienak.

Fernando II.a Inkisiziokoa Nafarroa Garaia inbaditu zuenean (1512) Albret dinastiak agintzen zuen Nafarroan. Errege-erreginak Nafarroa Beherean babestu ziren, Donibane-Garaziko setioa jasan zuten eta armada frantsesaren laguntzaz Nafarroa Garaia berreskuratzen saiatu baziren ere ez zuten hori lortu. Hala ere, Nafarroa Beheretik egotzi zuten Albako dukearen oste gaztelarra.

Iturria: Elhuyar