Uzturre (Jesus Insausti Urkirizar)
Jesus Insausti "Uzturre" Tolosan jaio zen 1912an eta Arratzun hil 1993an. EAJko eta ELAko kide eta Euzko Jaurlaritzako Aldizkari Ofizialeko itzultzaile izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, Santoņako itunaren ondoren, atxilotu egin zuten. 1943an Madrilera joan eta Euzko Jaurlaritzako informazio-zerbitzuan eta frankismoaren aurkako informazio-sarean lan egin zuen; berriro atxilotu zuten, baina ihes egin zuen eta Frantzian (1951-61) eta Belgikan (1961 - 1980) atzerriratua egon zen. 1980an Bilbora itzuli zen; geroztik, EAJko Bizkai Buru Batzarreko (1984) eta Euskadi Buru Batzarreko (1986) eta gero Sabino Arana Fundazioko lehendakaria (1989) izan zen.
Iturria: Harluxet