Santoņako Ituna
Espainiako Gera Zibilari Hego Euskal Herrian amaiera eman zion ituna (Santoņa, 1937- VIII - 24). EAJ-ko ordezkari Joan Ajuriagerrak eta Mancini jeneral italiarrak sinatu zuten. Frankistek euskaldunen lurrak bereganatu ondoren sinatu zen. Alde batetik, euskaldunek hartutako konpromezuak: armak utzi eta materiala legionario italiarren esku uztea, okupatutako lurretan ordena publikoa ziurtatzea eta Santoņa eta Laredon zeuzkaten presoen bizitza eta askatasuna ziurtatzea. Bestalde, italiarrek hartutako konpromezuak: euskal gudarien bizitzak errespetatzea, euskal agintarien bizitza errespetatu eta erbesterako bidea ez oztopatzea eta Euzko Jaurlaritzaren aldeko jarrera azaldu zuen edonork jazarpenik ez jasatea.
Euskaldunek beren baldintzak bete zituzten, baina Francoren alde borrokatzen ziren italiarrek ez; euskal agintariak eta gudariak kartzelaratu egin zituzten eta euskal gudarien bila iritsitako itsasontzi ingelesak hutsik itzuli ziren.
Iturria: Elhuyar