Hispania
Erromatarrek Iberiar penintsula osoari jarritako izena. Kristo aurreko 206an konkistatu zuten penintsula eta K.a. 197an bi probintziatan banatu zuten: Ebrotik iparraldera "Hispania Ziterior" edo Tarrakonense eta Hegoaldera "Hispania Ulterior". Augustoren garaian azken hori bitan banatu zuten: Lusitania eta Betika. Bisigodoen inbasioen aurretik 7 probintziatan zegoen banatuta Hispania.
Iturria: Harluxet