Mendizabal Iraeta, Gabriel
Gabriel Mendizabal Iraeta Bergaran jaio zen 1764an eta 1838an hil. Militar eta politikaria izan zen. Konbentzio Gerran, sarjentu nagusi zenean, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako boluntarioak osatutako batailoiaren komandante izendatu zuten (1794). Napoleonen kontrako Espainiako Independentziaren gerran mariskal izan zen eta Salamancako Alba de Tormes batailan garaile izan zen; Alba de Tormesko konde eta teniente jeneral egin zuten (1810). Cádizko Konstituzioaren defendatzaile eta Foruen kontrakoa izan zen; Bilboko Batzar Nagusietako lehendakari izanik Konstituzioaren aldeko Diputazio berria izendatu zuen. Bilbo frantziarren eskuetatik hartu zutenean, Fernando VII.a errege izendarazi zuen eta Konstituzioa zinarazi zion (1812). Irungo San Martzial (1813) eta Okzitaniako Tolosako batailan parte hartu zuen (1814). Gerraostean Kontseilu goreneko ministro eta Marinako Epaitegiko lehendakari izan zen.
Iturria: Elhuyar