<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Napoleonen aurkako edo (Espainiaren Independentziarako guda)

Espainolek, ingelesek lagundurik, Napoleon I.aren inbasioaren eta Jose Bonaparte Espainiako tronuan jartzearen aurka burututako gerra (1808 - 1814). Madril frantsesen aurka altxatu zen (1808-V-2) eta gero matxinada hori erresuma osora hedatu zen, baita Euskal Herrira ere. Frantsesek Zaragoza eta Valentziako setioan porrot egin eta Bailengo gudua galdu zuten (1808-VII-19). Ondorioz Jose Bonaparte erregeak Madril utzi egin behar izan zuen. Napoleonek eraso egin eta Madrilen sartu zen. Tropa inperialek Espainiako hiri gehienak hartu bazituzten ere, gerrilla espainolaren erasoak zirela eta, galera handiak jasan zituzten. Wellington-ek Ciudad Rodrigo, Badajoz eta Salamanca hartu zituen (1812) eta Arapilesko guduan tropa anglo-espainolek garaipen erabakigarria lortu zuten. 1813an Wellington-ek Gasteizko batailan (VI-21) eta San Martzialen (VIII-31) frantsesak garaitu zituen, eta frantsesek Iruņea, Donostia eta Santoņako goarnizioak besterik ez zituzten mantendu. Fontainebleaueko itunak (1814-IV) eman zion amaiera gerrari. Napoleonek Espainiako koroa utzi egin behar izan zuen.

Loturak: Joan Inazio Iztueta;  Gaspar JauregiNey, MichelTuterako bataila; Zuaznabar, Felix; Zurbano, Martin

Iturria: Harluxet Luis Manuel Etxeberriaren artikulaua