<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
San Martzialgo bataila 1813
Espainiarrak Napoleonen aurka Irunen jokatutako bataila (1813 - VIII - 31). Frantziarrek Bidasoa ibaia zeharkatu zuten Soult mariskalaren gidaritzapean, espainolek eta ingelesek Donostian ezarritako setioa haustera sartu ziren. Egun berean, Wellington dukearen tropa anglo-portugaldarrak Donostiari eraso eta erre egin zuten. Ez zuten San Martzial menditik aurrera joaterik lortu; bataila gogorraren ondoren frantziarren porrota erabatekoa izan zen. Mendizabal eta Porlier-en tropek atzera eginarazi zien frantziarrei.
Iturria: Elhuyar