Irujo, Manuel
Manuel Irujo Lizarran jaio zen 1891ean eta Iruñean hil zen 1981ean, Daniel Irujoren semea. Txikitatik giro nazionalistan murgilduta bizi izan zen. Zuzenbide eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Ikasketak bukatutakoan Lizarra, Tafalla eta Tolosan ibili zen abokatu eta ospea lortu zuen. Iruñeko eta Lizarrako "Centro Vasco"-etako fundatzailea, La voz de Navarra eta Napartarra aldizkarietako sortzailea, Lizarrako kirol-elkarteetako sortzailea eta Lizarrako Ikastolako sortzaileetakoa izan zen. Nafarroako foru-diputatu hautatu zuten 1919, 1921 eta 1923an; Espainiako Gorteetan Gipuzkoako ordezkaria ere izan zen (1933 eta 1936an). Largo Caballeroren gobernuan ministro (1936-37) eta Negrín-en gobernuan ere ministroa izan zen. Britainia Handian Euzko Jaurlaritzarako ordezkaritza-lanak egin zituen 1939an. Euzkadi-ko Batzar Nagusia sortu eta zuzendu zuen 1940an. Espainiako Gerra zibilaren ostean erbesteko Euzko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen Parisen. Franco hil ondoren Nafarroara itzuli eta hauteskunde orokorretan Nafarroako senadore hautatu zuten (1977); 1979an Nafarroako foru-parlamentario hautatu zuten (1979). Instituciones jurídicas vascas, 1945; Arana Goiri ante los tribunales, 1953; eta beste hainbat liburu idatzi zituen.
Iturria: Harluxet