Azaña y Diaz, Manuel
Manuel Azaña y Diaz Alcalá de Henares-en jaio zen 1880an eta Montauban-en hil 1940an. Politikari eta idazle espainiarra. "Acción Republicanaren" sortzailea (1924). Espainiako Bigarren Errepublikan behin-behineko gobernuaren armada-ministro izan zen. 1931ko maiatzean Errepublikako lehendakari izendatu zuten (1931 - 1933), baina bere erreforma moderatuek ez zuten arrakastarik lortu eta kargua utzi behar izan zuen. Bere Alderdia berriro antolatu zuen eta "Izquierda Revolucionaria" sortu zuten. "Frente Popularraren" ardatz zen alderdi horrek 1936ko udal hauteskundeak hiri handietan irabazi zituen (1931ko apirilaren 12a). 1936ko hauteskundeen ondoren, berriro ere errepublikako lehendakaria izan zen (1936 - 1939) eta Frankoren altxamendu militarraren eraginez errepublika erori eta Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Frantziara erbesteratu behar izan zuen. Artikulu, nobela eta saiakerak idatzi zituen. "La Pluma" literatura aldizkariaren sortzailea (1920); "España" aldizkariaren zuzendaria (1923 - 1924). Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen: "El jardin de los frailes" (1926).
Loturak: Largo Caballero; Prieto, Indalecio;
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia