<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jansenismoa

Jansen Cornelius teologo holandarrak, Baionako apezpiku-kolegioko zuzendaria izan zen 1612 - 1614 bitartean. Berarekin batera Jean Duvergier Hauranne-ko Saint Cyrango abadeak (1607 - 1643) eta André Druillet apezpikuek, gero (1719 - 1725), guztiz zabaldu zuten jansenismoa lapurtarren artean. Eliza katolikoak gaitzetsi arren, jansenismoak indar handia hartu zuen eta 1728tik aurrera gatazka anitz izan zen eliza ofizial eta, apaiz eta erlijioso jansenisten artean. Jansenistek gizakiak grazia berezirik gabe Jainkoaren aginduak ezin zituela bete  eta Jainkoak aldez aurretik hautetsiak soilik salba daitezkeela baieztatzen zuten. Hala ere, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera indarra galdu zuten, eta egun, Herbehereetan bakarrik diraute.

Loturak: 

Iturria: Elhuyar