Izko de la Iglesia, Jabier
Javier Izko Berangon jaio zen 1941ean. ETAko buruzagi historikoa. Atxilotu eta preso egon ondoren, besteak beste Meliton Manzanas poliziaren hilketa leporaturik, Burgosko prozesuan bi heriotza-zigor eta 27 urteko kartzela-zigorra ezarri zizkioten (1970). Kordoban espetxeratua egon zen eta 1977an Oslora atzerriratu zuten. Euskal Herrira itzuli eta EIAn sartu zen (1979); Francoren ondorengo lehenengo hauteskunde orokorretan EEko zerrendan aurkeztu zen.
Iturria: Harluxet