Manzanas Gonzalez, Meliton

Meliton Manzanas Donostian jaio zen 1909an eta Irunen hil zuten 1968an. Irungo komisariako inspektorea, atxilotutako euskal abertzaleen torturatzaile ezaguna zen. ETAk tiroka hil zuen (ETAk berariaz hildako lehen polizia izan zen). Ondorioz, salbuespen-egoera ezarri zen Gipuzkoan eta atxiloketa asko egin ziren. Manzanasen ustezko hiltzaileak atxilotu eta Burgosko prozesuan epaitu zituzten (1970).

Iturria: Harluxet