Bizkaiko VII. jauna, Haro-ko Alonso Diego Lopez III.a
Haroko Alonso Diego Lopez III.a Bizkaiko VII. jauna izan zen (1236 - 1254). Bizkaiko VI. jaunaren eta Leongo Urrakaren semea.
Bere aitarekin batera Kalagorri eta Ozkabarteko (Santo Domingo de la Calzada) katedralak batzearen aurka borrokatu zen. Gaztelako Fernando III.aren zerbitzura zegoenean erret-alferez egin zuten. Erregearen aurka jarri, Brionesko batailan aurre egin eta azkenik Gaztelako erregeak preso hartu zuen (1240). Sevilla hartzen lagundu zien gaztelarrei. Baina 1254an Aragoiko Jaime I.aren alde eta Gaztelako Alfontso X.aren aurka egin zuen. Biarnoko Konstantzarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Lope Diaz, Haroko Diego Lopez, Urraka eta Teresa. Osasun arazoak zirela-eta Errioxara erretiratu eta bertan hil zen. Hurrengo Bizkaiko VII. jauna Lope Diaz III.a izan zen.
Iturria: Elhuyar