Jaime I.a Konkistatzailea
Aragoiko Jaime I.a Montpellier-en jaio zen 1208an eta Valentzian hil 1276an. Aragoiko erregea (1213 - 1276). Pedro II.aren semea.
1231an, Nafarroako Antso VII.a Azkarrarekin Ondorengotza Ituna sinatu zuen; bertan esaten zenez, bi sinatzaileetatik bat hildakoan besteak hartuko zituen hildakoak utzitako lurralde guztiak. Antso Azkarra hil ondoren (Tutera 1234) nafarrek ez zuten halakorik onartu, eta Jaimek bere tropak bidali zituen Nafarroara. Balearrak (1229 - 1235) eta Valentziako erresuma (1232 - 1244) hartu zituen. Gaztelari Murtzia erresuma berriro konkistatzen lagundu zion. Frantziako San Luisekin (Luis IX.) Corbeilgo Ituna sinatu zuen (1258). Horren bidez, errege frantsesak Katalunian zituen balizko eskubideen truke, Jaime I.ak Frantziako hegoaldeko lurrei uko egingo zien. Hil zenean, bere seme Alfontsori Aragoi utzi zion eta Jaimeri Mallorca, Rosselló, Sardinia eta Montpellierreko jaurerria.
Loturak: Teresa Gil Bidaurrekoa; Fernando III.a Gaztela-Leongo;
Iturria: Elhuyar/ Lur