Bizkaiko VIII. jauna Haro-ko Lope Diaz III.a
Haroko Lope Diaz III.a Bizkaiko VIII. jauna izan zen (1254 - 1288). Haroko III.a Alonso Diego Lopez-en semea.
Arriagako kofradiako jauna izan zen. Gaztelako Alfontso X.aren aurkakoa eta beronen seme Antso IV.aren aldekoa izan zen. 1287an Antso IV.ak jauregizain eta alferez-nagusi izendatu zuen. Botere eta eragin handia lortu zuen Gaztelan, Antso IV.aren konfiantzako aholkulari bihurtuta. Gaztela eta Leongo nobleak Lope Diazen aurka altxatu ziren. Alfaron nobleak erregearekin elkartu ziren Frantzia eta Aragoirekiko politika eztabaidatzeko. Eztabaida bizia izan zen eta Gaztela eta Leongo Antso IV.ak berak Lope Diaz hil zuen, bere ezpataz lepoa moztu zion (1289). Hurrengo Bizkaiko IX. jauna Diego Lopez IV.a izan zen.
Iturria: Elhuyar