Fernando III.a Gaztela-Leongoa
Fernando III.a Valparaíson, Zamora, jaio zen 1201ean eta Sevillan hil 1252an. Gaztela (1217 - 1252) eta Leongo (1230 - 1252) erregea; Leongo Alfontso IX.aren eta Berengelaren semea. Gaztela eta Leongo erresumak behin-betiko batu zituen (1230). Aragoiko Jaime I.arekin, Gaztela eta Aragoiren arteko mugak finkatu zituen. Hegoaldetik itsasoraino zabaldu zuen Gaztela. Musulmanen kontrako gerretan jardun zuen. Santu egin zuten (1671). Ondorengoa, bere seme Alfontso X.a izan zen.
Loturak: Ximenez de Rada, Rodrigo;
Iturria: Harluxet