<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Arriagako kofradia
Arabako lehen antolamendu politikoa; zenbait autoren ustez IX. - X. mendean sortu zen; baina lehen aipamena 1258koa da, Alfontso X.a Gaztelakoa eta Kofradiaren artean sinatutako dokumentu batean aipatzen baita. Noblezia, kleroa, nekazari eta zenbait emakumek osatzen zuten. Egungo Arabaren erdia hartzen zuen Kofradiak, Gasteiz eta Agurain errege hiriak ere kanpo. Lakuan biltzen ziren.
Kofradiaren zeregina judiziala zen batik bat, eta "Jauna" kofradiako batzarrak hautatzen zuen. Kofradia Gaztelako koroaren menpe zegoen, baina hiriak Kofradiaren menpe eta ez koroaren menpe. Kofradia eta errege-hirien arteko borrokak handiak izan ziren, merkatal arloan kofrade kideen interesak kontuan hartzen ez zirelako. Hiriak hazi eta indartzen ari ziren neurrian Kofradiak indarra galtzen zuela-eta, beren konpetentziak Gaztelako koroaren esku utzi zituzten; horrela, errege-hiriaz gain, Alfontso XI.aren garaian, hiriak ere koroaren menpe geratu ziren (1332). Juridikzioa entregatzearen truke, beste hiriek ez bezalako eskubideak lortu zituen.
Iturria: Elhuyar