Beaumont, Frantses
Frantses, Beaumont leinukoa, Joan Beaumont-aren semea zen. Fernando II.a aragoi-gaztelarrak Nafarroa Garaia eta Beherea inbaditu zuenean (1512), Albako dukearen aginduetara eta Luis Leringo III.aren aldean zegoen. Nafarroako erregea Enrike II.a Albret erresuma berreskuratzera sartu zenean, berriz, aurre egin zion Noaingo batailan (1521); bataila horren ondorioz Iruņea gaztelarren esku geratu eta Frantses mariskal izendatu zuten.
Iturria: Elhuyar