|
|
||
|
puntubi.com |
|
|
>Beaumont, Luis Leringo III. kondea |
|
||
Luis, Beaumont leinukoa, Leringo III. kondea izan zen. Ez dakigu noiz jaio zen eta 1530ean hil zen. Leringo II. kondearen semea. Zesar Borgiak Nafarroatik egotzi zituen, bera eta bere aita Luis Beaumont Leringo II. kondea (1507). Aita hil zenean (1508) familiaren ondasunak eta tituluak berreskuratzen saiatu zen; baina, Joan III.a Albret eta Katalina I.a Nafarroako errege-erreginek ukatu egin zioten eskatzen zuena; Fernando II.a Inkisiziokoaren laguntza izan zuen beti eta Albako dukearen tropa gaztelarrak Nafarroa Garaia eta Beherea inbaditu zuenean, Leringo III. kondea izan zuten buru (1512); berarekin batera Frantses Beaumont zegoen. Luis Kondestable izendatu zuten berriro eta ondasunak berreskuratu zituen Nafarroa inbaditu zuen erregearen eskutik. Aurrerantzean Gaztelako koroaren zerbitzari leiala izan zen. Loturak: Noaingo gudua; Iturria: Elhuyar/ Lur |
||
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|