Beaumont, Joan
Joan Beaumont ez dakigu noiz jaio zen eta 1487ko martxoaren 27an hil zen. Karlos Beaumont-en semea.
Karlos IV.a Bianako printzearen irakaslea izan zen (1432). Blanka Nafarroakoaren testamentua idatzi zuen (1439). Nafarroako erregetza lortzeko gerran Joan II.a Trastamarakoaren kontra aritzeagatik, Karlos IV.ak erresumako kantzelari eta kapitain jenerala izendatu zuen (1440). Joan Beaumontekoa zenbait tituluen jabe zen: Santa Kara eta Kastejongo jauna, Behorlegi-ko baroia, Arberoako kondeorde, Orden Ospitalarioko priore eta Nafarroan San Joan de Jerusalengo abade-militarra, Bianako printzearen kapitain jenerala eta Nafarroako kantzilerra (1439-1459). Bianako Printzearen eskuzabaltasunari esker honakotan zituen (feudo) lurrak: Tutera, Ribaforada, Fustiņana, Buņuel, Calchetas, Milagro, eta Korella. Era berean errentak biltzen zituen: Tabar, San Vicente, Tiebas, Olatz, Beriain, Espartza, Leache, Otano, Zulueta, Torres, Zabalegi, Loza, Olcos, Orisoain eta Sansoain; bere ondasunekin Garesko komentua eta ospitalea eraiki zituen.
Iturria: Elhuyar/ Goyhenetche