Antso I.a Lodia
Antso I.a ez dakigu noiz jaio zen eta 965ean hil zen. Leongo erregea (956 - 958 / 960 - 966). Nafarroako Gartzia I.a Santxezen arreba Urrakaren semea. Antso I.a Gartzes eta Toda Aznarezen alaba Urrakakin ezkondu zen.
Bere anaia Ordoņo III.aren agintaldian Nafarroa eta Gaztelaren laguntzaz tronua hartzen saiatu zen (953 g.g.b.) baina porrot egin zuen eta Nafarroara erbesteratu zen. 956an erregea hil eta Antso I.a Lodia erregetu zen. 958an, ordea, Fernan Gonzalezek lagunduta nobleek agintetik bota zuten eta Ordoņo IV.a erregetu zuten. Bere amaginarreba Nafarroako Todaren gortera alde egin zuen eta Abd ar-Raman III.ak tronua berreskuratzen lagundu zion (960). Sei urte geroago pozoituta hil zuten.
Iturria: Elhuyar