Ordoņo III.a
Ordoņo III.a ez dakigu noiz jaio zen eta 956an hil zen. Leongo erregea (951 - 956). Ramiro II.aren seme eta ondorengoa. Gaztelako Fernan Gonzalezen alaba Urraka Fernandez ezkondu zen (950). Aita hil zenean, Ordoņoren anaiorde Antso I.a Lodiak tronutik kendu nahi izan zuen Gaztelako Fernan Gonzalez eta nafarren laguntzarekin. Ordoņok Antso garaitu zuen (953).
Bere agintaldian ingurukoekin borrokatu behar izan zuen; batetik, galiziar eta portugaldarren altxamenduei aurre egin zien; eta bestetik, Galiziaren aurkako espedizio musulmanei aurre egiteko Abd ar Raman III.arekin tregua negoziatu behar izan zuen. Ordoņo III.a hil zenean bere anaiorde Antso I.a Lodia erregetu zen.
Iturria: Elhuyar