Ordoņo IV.a
Ordoņo IV.a ez dakigu noiz jaio zen eta 960an hil zen. Leongo erregea izan zen (958 - 960). Alfontso IV.a Monjearen semea. Leongo nobleziaren eta Gaztelako Fernan Gonzalezen laguntzarekin tronua eskuratu zuen. Nafarroako tropek, ordea, Antso I.a Lodiaren alde egin zuten eta Nafarrak Fernan Gonzalez garaitu zutenean, agintea utzi egin zuen. Ordoņo III.aren alarguna Urraka Fernandezekin, Fernan Gonzalezen alaba, ezkondu zen.
Iturria: Elhuyar