Abd ar-Rahman III.a
Abd ar-Rahman III.a 891an jaio zen, ez dakigu non, eta Kordoban hil 961ean. Kordobako VIII. emir omeiatarra eta lehen kalifa (912 - 961).
Muetz-en (Valdejunquera-ko bataila) Leongo Ordoņo II.ari eta Iruņeko Antso I.a Gartzesen armadei irabazi egin zien 920an. Iruņean 924an sartu zen eta Iberiako musulmanen arteko istiluei amaiera eman ondoren Toledo konkistatu zuen (932). Afrikako iparraldea okupatu zuen (931), fatimitarrek kostaldera bidali zuten arte (959). Bagdad-ekin hautsi eta kalifa izendatu zuen bere burua (929). Haren garaian, Kordoba Europako mendebaldeko hiri garrantzitsuenetakoa bilakatu zen; eraikuntza nahiz kultur maila oparoa zela-eta Kordoban sortu zen Europako lehenengo medikuntza-eskola. Bertan aritu zen Abulkasis edo Abu al-Kasim (Kordoba, ~936 - ~1013), bere "Tasrif" entziklopedia medikoa Europako zirujau gehienek erabili zuten, Jerardo Cremonakoak latinera egindako itzulpenari esker.
Loturak: >Simancaseko gudua; 920an
Iturria: Elhuyar