Joan Carlos I.a

 

Joan Carlos I.a Erroman jaio zen 1938an eta 1975.az geroztik Espainiako erregea da. Joan Borboi eta Battenberg-ekoaren semea eta Alfontso XIII.aren biloba. Sofia Greziakoarekin ezkondu zen (1962) eta hiru seme-alaba izan zituzten: Elena eta Kristina infantak, eta Felipe Asturiasko printzea.

Francisco Franco diktadoreak bere ondorengo izendatu zuen, Joan de Borbon aitak semearengan abdikatu ondoren. Erregimen frankistako gorteek 1969ko uztailaren 22an Francoren erabakia berretsi zuten eta Franco hildakoan orduko Gorte frankistek errege aldarrikatu zuten (1975).

Loturak: Tarradellas, Josep

Iturria: Elhuyar