|
|
||
|
puntubi.com |
|
|
>Xabierko gaztelua |
|
||
Xabierko gaztelua, gutxi gorabehera, X. mendean eraiki zen. Aragoiko infanteak Antso VII. Azkarra Nafarroako erregeari eman zion mailegu baten truke. Martin Azpilkuetaren esku geratu zen 1474an; honen alaba Maria, Joan Jasorekin ezkondu zen eta berauen semea, Frantzisko Xabierkoa, gaztelu honetan jaio zen, artean Nafarroako erresuma independentea zen. XI. mendean talaia besterik ez zen, baina XIII-XIV. mendeetan gotortu egin zen, harresi eta dorreak erantsita; XV. m.an, gezileihodun dorre poligonala erantsi zitzaion. Gaztelak, Albako dukearen gidaritzapean Nafarroa inbaditu zuenean (1512), Cisneros kardinalaren aginduz, dorreak moztu eta harresi-gainak bota egin zituzten (1516); gotorlekua jauregi bilakatu zen. 1892an berritu egin zen, baina jatorrizko forma errespetatu gabe; gazteluaren kontra eliza neogotikoa eraiki zuten (1894), eta jauntxoak lurperatzeko kripta. Gazteluan artelan eta dokumentu asko daude: San Frantziskok idatzitako eskutitz autografoa, XV. eta XVII. mendeetako kanpaiak, pinturak, etab. 1952an zaharberritze-lanak egin ziren gaztelu gotortuaren itxura berreskuratzearren. |
||
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|