Xerica, Pablo
Pablo Xerika Gasteizen jaio zen 1781ean eta Akizen hil 1841ean. Cádiz-era joan zen politika-munduan sartzeko asmoz. Artikulu asko idatzi zituen bere ideia liberalen berri emanez Coruñan atxilotu eta Melillara erbesteratu zuten (1814). Baionara ihes egitea lortu zuen, baina Pauen preso hartu zuten. Espainian konstituzioa ezarri zutenean, Arabako Foru Aldundiko idazkaria izan zen. San Luisen Ehun Mila Semeak sartu zirenean, Gasteizko alkate konstituzionalista zen eta Burgosera egin behar izan zuen ihes. Espainiako Elizak beraren poesia kondenatu egiten zuenez Akizen finkatu zen. "Ensayos poéticos" poesi liburua (1817); "Floresta de rimas modernas españolas de Fernando Wolf" eta "Apuntes para una biblioteca de autores contemporáneos" liburuak idatzi zituen.
Iturria: Harluxet