<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Laxage edo Lasaga familia
Familia baxenabartarra, jatorriz Izura-Azme inguruko gaztelukoa. Nafarroako erregeen zerbitzura egoteagatik egin ziren ospetsu (XIII-XVIII. m.).
Pedro edo Pees (? - Lasaga, 1393). Joana Beaumontekoarekin ezkondu zen. Karlos III.a Prestuaren kamarlengo izan zen (1388). Agramondarren eta beaumondarren arteko anaia arteko borroketan, azken hauen alde azaldu zen. Albaniako kanpainan parte hartzeagatik Izura-Azmeko lurraldearen errenta bereganatu zuen.
Loturak: Beaumont Luis;
Bertrand Santa-Grazikoa, aurrekoaren iloba; Maria Etxauzkoarekin ezkondu zen. Donibane-Garaziko gazteluzaina izan zen (1397-1407). Karlos III.a Prestuaren eta Joan I.a Aragoikoaren zerbitzaria ere izan zen.
Gaztelak Nafarroari eraso zionean, Joan III.a Albretekoari leial izan zitzaion Laxage familia.
I: Harluxet