Joan I.a Aragoikoa
Joan I.a Perpinya-n jaio zen 1350ean eta Foix inguruan hil 1396an. Aragoiko erregea (1387 - 1396), Pedro IV.aren semea. Mendebaldeko Zismaren garaian Klemente VII.ari obeditu zion eta beranduago Benedikto XIII.a onartu zuen. Gobernua bere emazte Violanteren esku utzi zuen.
Loturak: Pedro Laxage;
Iturria: Harluxet